NARANCORA IGOERA

Xavier Tondok denak harritu eta garaile atera da Narancon

2008/05/02

Txirrindulari katalana, Gil eta Garzelli baino indartsuagoa izan zen helmugan.
Xavier Tondo garaile atera zen Narancoko Igoeran. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Xavier Tondo garaile atera zen Narancoko Igoeran. Argazkia: EFE

Xavier Tondo (LA MSS) katalanak, garaipena lortu zuen Narancoko Igoeran, ihazko txapelduna izan zen Koldo Gilen (Liberty Seguros) eta Stefano Garzelliren (Acqua & Sapone) aurretik.

Hasierako kilometroetan, 44. konkretuki, Garzelliren taldeak lasterketa apurtu zuen eta hamazazpi txirrindulariz osatutako taldetxoa sortu zuten, tropelarekiko hiru minutuko abantaila lortuz.

Lasterketako azken txanpa aproposa zen aurrekoak helmugara heltzeko, baina ez ziren elkar ulertu eta tropelak irentsi zituen Narancoko lehen mendatea bistan zutelarik.

Lasterketako azken zatian, Gilek erasoa jo zuen, Garzellik atzetik erantzun zion, baina azkenean, Xavier Tondo agertu zen eta bere pedal kolpearekin garaipena lortu zuen.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta