ROMANDIAKO ITZULIA

McEwen, esprintean garaile

2008/05/01

Australiarra Bennati eta Breschelen aurretik sailkatu zen. Jardunaldiko ihesaldia Arrietak, Di Gregoriok eta McKissickek osatu zuten.
Robbie McEwen. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Robbie McEwen. Argazkia: EFE

Jose Luis Arrieta, Di Gregorio eta McKissick txirrindulariek osatu zuten etapako ihesaldirik luzeena, etapako kilometro gehienak ihesean eginda. Tropelak baimendutako ihesaldia izan zen baina, azkenean, esprinterren taldeek hirukotea harrapatu zuten esprinta joka zedin.

Eta esprintean Robbie McEwen izan zen azkarrena. Australiarra eskumatik abiatu zen eta arazorik ez zuen izan Bennati eta Breschel gainditzeko.

Hirugarren etapa 18,8 kilometroko erlojuaren kontrakoa izango da. Sailkapen orokorrean aldaketarik ez da izan, eta Albasinik jarraitzen du lider.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta