EAE-ANV-REN AURKAKO MOZIOAK

Eskoriatzako Udalak ere errefusatu du "mozio etikoa"

2008/04/30

EAJren eta PSEren mozioak porrot egin du laugarrenez. Aurretik, Arrasaten, Hernanin eta Bergaran errefusatu dute. Ibarrangelun, ordea, onartu egin dute.
Pedro Lasagabaster Eskoriatzako alkatea. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Pedro Lasagabaster Eskoriatzako alkatea. Argazkia: EFE

Laugarren aldiz, EAJren eta PSEren "mozio etikoak" porrot egin du. Oraingoan Eskoriatzan (Gipuzkoa) izan da, EAE-ANVko alkatearen kalitateko botoari esker.

Zinegotzi independente bat abstenitu egin da eta EBk, EAJk eta PSEk alde bozkatu dute.

EAk ordezkari lortu zituen hauteskundeetan, baina batek dimititu egin zuen, eta bestea oporretan dago.

Ibarragelun, bai

Ibarrangelun ere bozkatu dute "mozio etikoa", baina gainerako herrietan ez bezala, han onartu egin dute, Armendu plataforma abertzalea abstenitu egin delako.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta