BURUZ BURUKOA

Oinatz Bengoetxea, haserre Eibarko pilota aukeraketan

2008/04/30

Pilotaria ez da batere gustura gelditu Juan Mari Juaristik saskian aukeran jarri dizkion pilotekin.
Oinatz Bengoetxea

argazkia handitu

Oinatz Bengoetxea

Asteburuko bi partidetarako pilota aukeraketak egin dira gaur. Goizean Asier Olaizolak eta Patxi Eugik arazorik gabe aukeratu dituzte larunbaterako pilotak.

Arratsaldean, Oinatz Bengoetxea ez da batere gustura gelditu Juan Mari Juaristik saskian aukeran jarri dizkion pilotekin.

Halere eguneko albistea Olaizola anaien kontratu berritzea izan da. Bi anaiak oso gustura agertu diren bitartean pilota aditu gehienak harrituta gelditu dira Aimar Olaizolak izenpetu duen kontratuarekin. Hain aldakorra den pilotaren munduan 10 urteko kontratua izenpetzea ez da eguneroko kontua.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta