TXAP. LIGA (CHELSEA-LIVERPOOL)

"Ingalaterrako finalerako" bigarren txartela jokoan

2008/04/30

Chelseak eta Liverpoolek finalerdia jokatuko dute finaleko bigarren protagonista ingelesaren bila.
Rafa Benitez Liverpoolen entrenamendu batean. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Rafa Benitez Liverpoolen entrenamendu batean. Argazkia: EFE

Rafa Benitezen Liverpool taldea azken hiru urteko bigarren finalaren bila da. Aurrean, Chelsea. Londonekoak, hain gertu sekula ikusi ez dute finala, eta gainera Moskun izanda, are ilusio handiagoa Abramovichen mutilentzat, eta batik bat, errusiarrarentzat.

Joaneko partidako 1-1ekoa, Riisek bere atean sartutako golaren oroitzapenarekin, irekita utzi du kanporaketa, eta bi taldeek aukerak dituzte ingelesen arteko finalerako txartela lortzeko.

'Red'-ak dohai bereziak dituzte tankera honetako neurketetarako. Izan ere, Europako txapelketa nagusian jokatutako zortzi finalerdietatik zazpi irabazi dituzte Liverpoolekoak. Benitezek, bere aurrelari den Fernando Torres atseden hartzen utzi zuen ligako azken partidan.

Chelsean, aldiz, Lampard itzuliko da, eta moral aldetik sendo dira londontarrak Anfielden lortutako berdinketa, eta Manchesterren aurka liga txapelketan lortutako garaipenaren ostean.

Ustezko hamaikakoak:

Chelsea: Cech; Ferreira, Carvalho, Terry, A. Cole; Ballack, Makelele, Lampard; Cole, Drogba, Maluda.

Liverpool: Reina; Arbeloa, Skrtel, Carragher, Riise; Mascherano, Kuyt; Babel; Gerard, Xabi Alonso; Torres.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta