2008/04/30
Patxi Izkok baikortasun apur bat hedatu nahi izan du gaur Osasunaren zaleen artean. Osasunako presidentea Taxoaren izan da, eta taldearen etorkizunari buruz hitzegin du: "Urte gogorra izan da, asko sufritu dugu eta amaiera arte hala jarraituko dugu, gainera. Baina azkenean seguru nago ospakizunetarako arrazoiak ere izango ditugula, eta hori da garrantzitsuena. Egoera deserosoa da, baina gure esku dago hori gainditzea", esan du Patxi Izkok.
Epaileen akatsen inguruan ere mintzatu da Izko: “Akats ugari egin dituzte gure aurka denboraldi osoan zehar, eta aurkeztu beharreko kexuak aurkeztu ditu klubak behar zen tokian eta behar zen unean. Hori jada eginda dago, eta mailari eustea da orain garrantzitsuena, helburua oraindik ere gu8re esku baitago. Ezin dugu epaileei buruz hitzegiten eta kexatzen jarraitu. 12 puntu geratzen zaizkigu jokoan, eta 6 batuz gero mailari eutsiko diogu”, adierazi du Osasunako presidenteak.