2008/04/29
Jose Maria Salmeron Alaveseko entrenatzaileak zailtasunak izango ditu Xerezen kontrako partidarako hamaikakoa eratzerako orduan. Egun, defentsaren erdialdean aritzen diren defentsak lesionatuta edo zigortuta daude.
David Corominak mina hartu zuen aurreko igandean Elxen aurkako partidan eta bere ordez Edu Alonso zelairatu zen. Gaspar Galvezek, bestalde, txartel gorria ikusi zuen eta Lehiaketa Batzordeak partida bateko zigorra ezarriko dio.
Kontutan izanda Jose Manuel Mateok lesionatuta jarraitzen duela Tarantinok eta Calderonek hartuko dute defentsa erdialdeko postu horiek.