TAU CERAMICA - EUROLIGA

Jasaitis, CSKAren kontrako partidarako zalantza

2008/04/29

Aldakako minak oraindik dirau eta klubeko zerbitzu medikoen arabera sendatzea hasieran uste zitekeena baino motelago doa.
Jasaitis, CSKAren kontrako partidarako zalantza. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Jasaitis, CSKAren kontrako partidarako zalantza. Argazkia: EFE

Simas Jasaitisek ez daki oraindik CSKAren kontrako Euroligako partida jokatzeko prest izango den edo ez. Apirilaren 12an aldakan min hartu zuen Bartzelonaren kontrako partidan eta oraindik ez da erabat osatu.

Lituaniakoak ezin izan ditu Grupo Capitol, Pamesa eta Cajasol taldeen aurkako neurketak jokatu, eta ostiraleko Euroligako partidarako zalantza da.

Minak oraindik dirau eta klubeko zerbitzu medikoen arabera sendatzea hasieran uste zitekeena baino motelago doa.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta