HERCULES-EIBAR (5-1)

Gol zaparrada jaso du Eibarrek Rico Perez futbol-zelaian

2008/04/26

Armaginek ezin izan zuten ezer egin Andoni Goikoetxearen gizonen eraginkortasuna ekiditeko, eta etxekoek garaipen erosoa eskuratu zuten.
Eibarrek 5-1 galdu du Alacanten. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Eibarrek 5-1 galdu du Alacanten. Argazkia: EFE

Eibarrek merezitako porrota jaso zuen Alacanten Rico Perez futbol-zelaian jokatutako neurketan. 5-1eko emaitza partidaren isla argia da.

Etxekoek partida ia bideratuta utzi zuten lehen zatian. Ruben Navarro izan zen aurreneko golaren egilea. Cuellarren aurrean ez zuen huts egin.

Herculesek bigarrena bilatu zuen eta, epaileak 16. minutuan Sergioren gola baliorik gabe utzi zuen arren, 26.ean 2-0ekoa sartu zuen Sendoak. Velezek eskuinetik erdiratu zuen, Ruben Navarro errematatzen saiatu zen, eta baloia Sendoak hartu eta gola lortu zuen.

Baina Biel Medinaren golak markagailuan hurbildu zuen talde armagina 37. ean (2-1) eta emozioa eman zion bigarren zatiari. Codinak falta atera eta Medinak buruz sartu zuen Eibarren aldeko gola.

Bigarren zatiko 25. minutuan 3-1ekoa sartu zuen Sergiok buruz korner bat baliatuz. Laugarrena bost minutu geroago heldu zen. Epaileak Goiriaren penaltia adierazi zuen eta Mariñok asmatu zuen. Velezek bosgarrena eta azkena lortu zuen norgehiagokaren azken minutuan.

47 puntu ditu orain Herculesek eta bateko aldeagatik Eibar aurreratu du sailkapen nagusian.

Fitxa teknikoa:

5 - Hercules: Unai Alba; Juanma, Diego Jaume, Sergio Fernandez, Albacar (Graff, 50'), Mariño, Farinos (Camara, 77'), Rodri, Sendoa, Ion Velez eta Ruben Navarro (Ismael, 63').

1 - Eibar: Cuellar; Urzelai, Biel Medina, Gurrutxaga (Nacho Insa, 69'), Manel, Txiki, Carmelo, Lombraña, Codina (Zamora, 84'), Yague eta Goiria (Medina, 76').

Golak:

1-0, 6': Ruben Navarro.
2-0, 26': Sendoa.
2-1, 36': Biel Medina.
3-1, 68': Sergio Fernandez.
4-1, 76': Mariño, penaltiz.
5-1, 89': Ion Velez.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta