2008/04/26
Realak garaipen garrantzitsua lortu zuen Malagako Rosaleda futbol zelaian. Hiru puntuek Lehen Mailatik gertuago jartzen dute talde donostiarra.
Reala aurkaria baino hobeto hasi zen eta estrategia jokaldi baten ondoren, markagailuan aurrea hartzea lortu zuen 13. minutuan Mikel Labakak sartutako golari esker.
Juanma Lilloren jokalariek, halere, kamuts ibili ziren ate aurrean lehenengo zati honetan. Gol abagune ezinhobeak izan zituzten baina ez zuten gol gehiago sartu.
Lopez Muņiz entrenatzaileak irtenbideak bilatu nahiean, Salva Ballesta aurrelaria sartu zuen zelaian atsedenaldira heldu aurretik.
Bigarren zatiaren aurreneko minutuetan andaluziarrak saiatu ziren berdinketaren gola sartzen, baina saiakera antzua izan zen eta donostiarrek Asier Riesgoren atea hutsean mantentzea lortu zuten.
Ez hori bakarrik, Lillorenak kontraerasoan irteten hasi ziren. Baina gol erabakigarria 32. minutura arte ez zen heldu. Gari Urangak sare barrura bidali zuen falta jaurtiketa bat. Txuri-urdinen bigarren gol honek erabakita utzi zuen bigarren sailkatuaren aurkako norgehiagoka.
Partida 0-2 amaitu zen, eta Realak igoera postuetan egingo du lo, Sportingen partidan gertatuko denaren zain.
Fitxa teknikoa:
0 - Malaga CF: Goitia; Gamez, Weligton, Helder, Rossato (Gerardo, 55'); Cheli, Carpintero, Hidalgo, Eliseu (Calleja, 46'), Apoņo (Salva, 32') eta Baha.
2 - Reala: Riesgo; Gerardo, Labaka, Mikel Gonzalez, Castillo; Aramburu, Marti, Garitano, Nacho (Estrada, 90'), Diaz de Cerio (Uranga, 64') eta Delibasic (Victor, 86').
Goles: 0-1, 13': Labaka. 0-2, 76': Uranga.