BILBAO BASKET-RICOH MANRESA

Vidorretak "aurreneko aukeran" eskuratu nahi du play offetarako txartela

2008/04/26

Indautxuko teknikariak gogora ekarri zuen denboraldi honetan iurbentiak ez duela Kasillan igande goizetan jokatutako partidarik galdu.
Txus Vidorreta, iurbentia Bilbao Basketeko teknikaria. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Txus Vidorreta, iurbentia Bilbao Basketeko teknikaria. Argazkia: EFE

Txus Vidorreta iurbentia Bilbao Basketeko teknikaria baikor agertu zen hedabideen aurrean Bilboko taldeak Ricoh Manresaren aurka igandean jokatuko duen partidari begira. Neurketa irabaztea eta matematikoki play offetarako txartela eskuratzea du helburu Indautxukoak.

"Badakigu hiru aukera ditugula, baina aurrenekoan lortu nahi dugu play offetarako sailkatzea, ate nagusitik", esan du. Vidorretak gogora ekarri zuen iurbentiak ez duela Kasillan igande goizetan jokatutako partidarik galdu eta igande honetan ere Manresa hartu nahi du mendean.

"Partida gogorra izango da, aurkari zailaren aurka. Manresan 20 puntuko aldea izatera heldu ziren (22-2), beraz errespetu osoz egin behar diegu aurre. Baja garrantzitsuak badituzte, igandean ikusiko dugu", gaineratu zuen Vidorretak.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta