2008/04/25
Realak ateak itxita egin zuen lan saioa, eta ondoren Juanma Lillok 18 jokalariz osaturiko zerrenda osatu du larunbatean Malagaren aurka jokatzeko. Bertan, Ansotegi eta Estrada ziren berritasunak, eta etxean geratu zirenak kasu honetan, Carlos Martinez eta Gorka Larrea izan ziren.
Ondorengo jokalariek osatzen dute deialdia: Riesgo, Bravo; Castillo, Mikel Gonzalez, Labaka, Gerardo, Ansotegi; Garitano, Aranburu, Martí, Nacho, Estrada, Novo, Fran Mérida; Gari Uranga, Delibasic, Victor, Diaz de Cerio.
Hasierako hamaikakoan, berriz, ondorengo jokalariak espero dira: Riesgo; Gerardo, Labaka, Mikel Gonzalez, Castillo; Marti, Garitano, Aranburu; Gari Uranga, Victor edo Delibasic, Mérida edo Nacho.
Partidua, Mateu Lahozek zuzenduko du.
Talde txuri-urdina ostiral arratsaldean abiatuko da Malagara. Hurrengo lan saioa astelehen goizean egingo du Zubietan.
Azkenean partida hau ez du ETBk emango. Arrazoia, Audiovisual Sportek, partida eskaintzea debekatzen duen ohar bat izan da.