2008/04/25
Javier Mandiola, aldeketak egin eta joko sistema aldatzeko prest dago Alacanten Herculesen aurka jokatuko duen partidarako. Eibarreko entrenatzaileak hiru zentraleko denfentsarekin burutu zuen entrenamendua.
"Horrela jokatuko dugu", esan zuen entrenatzaileak Kordobaren aurka Arcangel futbol zelaian "denfentsan izan genuen ordenari" erreferentzia eginez. Hori bai, "ez diogu uko egingo erasoari, aurrekoan baino gehiago egin behar dugu", izan ere, behin bakarrik izaten da "horren zorte handia", adierazi zuen Mandiolak.
Guztira lau aldaketa egingo ditu Eibarreko entrenatzaileak Castelloren aurkako partidarekin konparatuz. Raul Garciak, Jon Altunak eta Joseba del Olmok ez dute taldearekin bidaiatuko min harturik baitaude.
Deialdian, Nico Medina sartu da eta deialdi horretatik kanpo geratzen diren sei jokalariak min harturik daude. Lehen aipatutako Altunari, Del Olmori, Rauli, Ander Alañari eta Mikel Etxaberi, azken orduan, Xabier Eizagirre gehitu zitzaien.