HAUTAKETA PROZESUA

Juan Ignacio Perez, EHUko errektore izateko hautagai bakarra

2008/04/24

Hauteskunde Batzordeak Veraren hautagaitza errefusatu du, 30 sinadura behar zituelako eta bakarrik 29 aurkeztu dituelako. Gainera, bere taldearen barnean izan behar ziren lagun biren izena eman du bakarrik.
EHUko errektore Juan Ignacio Perez. Argazkia: EFE

argazkia handitu

EHUko errektore Juan Ignacio Perez. Argazkia: EFE

Juan Ignacio Perez Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) egungo errektorea kargu horretarako hautagai bakarra da, Hauteskunde Batzorde Nagusiak Antonio Vera Lopez Algebrako katedradunaren hautagaitza baztertu ondoren.

EHUko iturriek informatu dutenez, Hauteskunde Batzordeak Veraren hautagaitza errefusatu du 30 sinadura behar zituelako eta 29 bakarrik aurkeztu dituelako.

Gainera, hautagai horrek bere taldea osatuko zuten lagun biren izena bakarrik eman zuen, organo horrek izango lukeen egitura zehaztu zuen arren.

Vera Lopezek gaur eguerdira arteko epea zuen hautagaitza zuzentzeko. Hauteskunde Batzordeak iragan astelehenean antzeman zituen hautagaitza horretako akatsak.

Hauteskunde Batzordearen erabakiaren ostean, EHUko errektorearen hautaketa prozesuak hautagai bakar batekin jarraituko du aurrera, eta maiatzaren 22an bukatuko da.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta