PALA

Zortzi t'erdiko txapelketa datorren asteburuan hasiko da

2008/04/24

Aurreneko bi partidak Ziskar-Urkijo eta Galan-Velilla izango dira.

Asfedebi enpresak antolatuta datorren astean hasiko da zortzi kuadro t'erdiko txapelketa. Lehiaketa honetan zortzi pilotari arituko dira bi multzotan banatuta. A multzoan Fusto, Gaubeka, Ziskar II eta Urkijo izango dira. B multzoan Lujan, Imanol, Galan eta Velilla. Aurreneko bi partidak Ziskar-Urkijo eta Galan-Velilla izango dira.

Bi onenek finala maiatzaren 31ean jokatuko dute. Finala ETBk zuzenean eskainiko du.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta