FLECHE-VALONNE

Kim Kirchenek irabazi du klasika belgikarra

2008/04/23

High Road taldeko txirrindularia, Cadel Evans eta Cunego baino indartsuagoa izan da azken aldapan eta garaipena lortu du.
Kirtchen indartsuena izan da eta Fleche-Valonne klasika gogorra irabazi du. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Kirtchen indartsuena izan da eta Fleche-Valonne klasika gogorra irabazi du. Argazkia: EFE

Kim Kirchen luxemburgoko txirrindulariak irabazi zuen Fleche-Valonne klasikaren 73. ekitaldia. Lasterketa belgikarrak, Charleroi eta Huy herrien artean 199,5 kilometroko ibilbidea eduki zuen eta High Roadeko txirrindulariak, Cadel Evans (Silence) eta Damiano Cunego (Lampre) gainditu zituen azken aldapan.

Kirchen, 29 urteko txirrindulariak bi etapa garaipen lortu zituen Euskal Herriko Itzulian eta denak baino indartsuagoa izan zen Huyko Orman, helmuga 4 ordu 35 minutu eta 29 segunduko denboran gurutzatuz.

Lasterketa erritmo bizian hasi zen eta lehen orduan 47,7 kilometro bete zituzten txirrindulariek.

Lehen ihesaldian, Rodriguez, Chente Garcia, Andy Schleck, Sorensen, Kolobnev, Fothen, Moletta eta Philippe Gilbert egon ziren, baina ihesaldi horrek ez zuen arrakastarik eduki. Euripean, Egoi Martinez eta David Lopez euskaldunek erorikoak eduki zituzten eta Daviden kasuan kolpea nahiko handia izan zen. Orduan, Grivkok, tropeletik ihes egin zuen, baina helmugarako 12 kilometro falta zirelarik tropelak harrapatu zuen.

Tropela, batera iritsi zen azken kilometroetara eta bertan, Evansek jarri zuen erritmo bortitzari gutxik erantzun zioten. Erantzun ziotenen artean, Kirchen zegoen eta azken 200 metroetan luxenburgoko txirrindularia izan zen indartsuena. Huyko Orman irabazi eta legendan sartzen da irabazlea.

Euskaldunei dagokienez, Aitor Galdos izan zen onena hamairugarren postuan bukatuz eta Mikel Astarlozak hamabosgarren bukatu zuen. Bi txirrindulari hauek arratsalde ona eman zioten Euskaltel-Euskadi taldeari.

Sailkapena:

1. Kim Kirchen (LUX) Team High Road 4h.35.29
2. Cadel Evans (AUS) Silence - Lotto 01'' ra
3. Damiano Cunego (ITA) Lampre 02'' ra
4. Robert Gesink (HOL) Rabobank d.b
5. Thomas Dekker (HOL) Rabobank d.b
6. Davide Rebellin (ITA) Gerolsteiner d.b
7. Michael Albasini (SUI) Liquigas 08'' ra
8. Joaquim Rodriguez (ESP) Caisse d'Epargne 10'' ra
9. Christian Pfannberger (AUT) Barloworld 15'' ra
10. John Gadret (FRA) AG2R 20'' ra
...
13. Aitor Galdós (EUS) Euskaltel 20'' ra
15. Mikel Astarloza (EUS) Euskaltel 24'' ra
21. Alejandro Valverde (ESP) Caisse D'Epargne 32'' ra

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta