2008/04/23
Carlos Gurpegi izan da Athleticek Lezaman egin duen entrenamenduko protagonista nagusia. Athleticeko erdilariak gaur beteko du urte biko zigorra. Bihartik aurrera aske izango da. Horregatik, lan saioa hasi denean petardoekin egin diote ongietorria Andosillakorari. Del Hornok eta Cuellarrek normaltasun oso entrenatu dute erdilari nafarraren ondoan. Osatu dira.
Lan saioa ostean Etxeberria agertu da hedabideen aurrean. Kapitainak bi sasoi barru utziko duela futbola berretsi du. "Nire asmoa hori da behintzat. Futbola uzteko mementoa ondo aukeratu behar da. Futbola memento onean nagoenean utzi gura dut", adierazi du aurrelari zuri-gorriak.
Elgoibartarra Athleticeko jokalari historikoenen markak gainditzen ari da. Hala ere, berak ez dio merezi duen garrantzia ematen. "Nik ez dut nire burua erreferentzia gisa ikusten. Beharbada urte batzuk barru konturatuko naiz zer egin dudan".