PORTUGALETE

Ballonti merkataritza-guneak ateak ireki ditu

2008/04/22

EAEko azken saltoki erraldoia izango da, lege berri batek 25.000 metro karratutik gorakoak eraikitzea debekatzen baitu. Ballontik 51.000 metro karratuko azalera dauka.
Ballonti merkataritza-gunea. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Ballonti merkataritza-gunea. Argazkia: EiTB

Portugaleteko Ballonti merkataritza-gunea astearte honetan ireki dute, eta inguruko jende andana bertaratu da hara.

EAEko azken saltoki erraldoia izango da, Eusko Jaurlaritzaren arabera. Izan ere, aurrerantzean debekatuta egongo da 25.000 metro karratutik gorako saltokiak eraikitzea.

Ballontik 51.000 metro karratuko azalera du, eta 120 denda, taberna eta astialdirako lokal. Gainera, zinema sentsorialeko areto bat ere izango du. Hau da, euria, haizea eta usainak sentiaraziko dituen zinema-aretoa.

Karting pista bat ere badu, estalita dagoen lehenengoa Bizkaian, hain zuzen ere.

Merkataritza-guneak zuzeneko 950 lanpostu sortu ditu, eta zeharkako 450.

Denda txikietako jabeak, haserre

Gaur jende uholdea bertaratu da zentro berrira, baina denak ez daude pozik Portugaleten. Denda txikietako jabeak kezkatuta daude, bezeroak galduko dituztelako.

Dena dela, baikor dira. Uste dute Ballontira joango direnak herrira ere hurbilduko direla, Zubi Esekia bezalako ondareek bultzatuta, eta ondorioz bertako dendak bisitatuko dituztela.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta