2008/04/22
2002ko irailaren 1a:
Jokalariak dopajearen kontrako kontrola pasatu zuen Anoetan jokatutako Athleticen eta Realaren arteko liga txapelketako lehen jardunaldian eta positibo eman zuen 19-norandrosterona metabolitoaren presentzia handia zuelako.
2002ko abenduarem 10a:
Athleticek Espainiako Futbol Federazioaren oharra jaso zuen. Komunikazioan klubari esaten zaio Gurpegik lehen partida horretan emandako baloreak.
2002ko abenduaren 13a:
Cecilia Rodriguezek, Madrilgo Dopajearen Aurkako Laborategiaren arduradunak, instalazio horrek irailean jasandako “gehiegizko lan karga” onartu zuen. Honek sortutako atzerapenak, ordea, ez zuela “forma akatsik” suposatu adierazi zuen.
2003ko otsailaren 14a:
Espainiako Futbol Federazioaren Lehiaketa Batzordeak Gurpegiren lizentziaren behin-behineko suspentsioa argitaratu zuen.
2003ko otsailaren 20a:
Futbol Federazioaren Apelazio Batzordeak Lehiaketa Batzordearen erabakia berretsi zuen, prozesu juridikoa hasi arte.
2003ko martxoaren 28a:
Athleticen presidenteak, Javier Uriak, Federazioko bokal kargua utzi zuen, Espainiako Kirol Diziplina Batzordeak ez baitzuen Gurpegi kasuan erabakirik hartu.
2003ko apirilaren 4a:
Diziplina Batzordeak bertan behera utzi zuen Gurpegiren lizentziaren behin-behineko suspentsioa. Hiru egun lehenago jakin zen kasuaren epaileak bi urteko zigorra eskatu zuela Gurpegirentzat.
2003ko apirilaren 6a:
Gurpegik Athleticekin liga partida jokatu zuen berriz ere, lizentzia kendu eta 54 egunera.
2003ko maiatzaren 6a:
Lehiaketa Batzordeak Gurpegiri bi urteko zigorra ezartzea erabaki zuen, dokumentazio guztia ikusi ondoren.
2003ko maiatzaren 19a:
Athleticek helegitea aurkeztu zuen Apelazio Batzordearen aurrean, jokalariak era naturalean 19-norandrosterona produzitzen zuela argudiatuz.
2003ko maiatzaren 19a:
AFEren Batzarrak Gurpegiri babesa ematea erabaki zuen
2003ko maiatzaren 22a:
Apelazio Batzordeak lizentziaren suspentsioa bertan behera utzi zuen.
2003ko ekainaren 13a:
Apelazio Batzordeak zigorra berretsi zuen, baina egun bat geroago, Diziplinakoak zigorraren behin-behineko suspentsioa erabaki zuen berriz ere, eta Gurpegi sasoia amaitu ahal izan zuen.
2003ko ekainaren 30a:
Athleticek alegazioak aurkeztu zituen Diziplina Batzordearen aurrean.
2003ko azaroaren 3a:
Diziplina Batzordeak bi urteko zigorra berretsi zuen.
2004ko irailaren 15a:
Gurpegi UEFA Txapelketan “normaltasun osoz” joka dezakela konfirmatu zuen UEFAk.
2004ko azaroaren 26a:
Auzitegi Nazionalak bi urteko zigorra konfirmatu zuen.
2005eko apirilaren 28a:
Futbol Federakundeak Villarrek hilabete batzuk lehenago agindutako “barkamenak” bertan behera utziko zituela adierazi zuen .
2006ko uztailaren 31a:
Auzitegi Nazionalak ez zuen kontuan hartu Gurpegik aurkeztutako helegitea eta, beraz, bi urteko zigorra berretsi zuen. Gainera, epaia behin-betikoa zela eta helegiterik aurkezteko aukerarik ez zela adierazi zuen
2006ko abuztuaren 18a:
Athleticek 18. zenbakia mantendu zion Gurpegiri, nahiz eta zigorra indarrean egon.
2007ko urtarrilaren 24a:
Gurpegik Athleticekin “entrenamendu partida” jokatu zuen Valentzia Bren aurka, bilbotarrek egindako kontzentrazio batean.
2007ko otsailaren 24a:
Athleticek eta Gurpegik jokalariaren kontratua 2012 ekainaren 30era arte luzatzea adostu zuten. .
2008ko apirilaren 20a:
Athletic Clubeko entrenatzaileak, Joaquin Caparrosek, Gurpegi hurrengo partidan (Bernabeun Real Madrilen aurka) hasieratik arituko dela adierazi zuen, zigorra amaitu ondorengo lehen partidan, alegia.
2008ko apirilaren 23a:
Zigorra amaitzen da.