2008/04/20
Cstellok Eibarrek etxean zuen bolada onari amaiera eman zion igandean (1-2). Armaginek partida berdintzea lortu zuten, baina ezin izan zuten hamar jokalarirekin bukatu zuen taldea mendean hartu.
Abagune gutxiko partida jokatu zuten bi taldeek. Joko sistema eta anbizio antzekoarekin egin zioten aurre partidari, eta atezainek ez zuten apenas lanik izan.
Pericok Castello aurreratu zuen 48. minutuan, eta Goiriak banakoa jarri zuen 69.ean. Baina Mandiolaren mutilak ez ziren hamar jokalarirekin zegoen taldea mendean hartzeko gai izan eta bukatzeko zortzi minuturen faltan Tabaresek garaipenaren gola sartu zuen Castellorentzat.
FITXA TEKNIKOA
1 - Eibar: Cuellar; Txiki, Urzelai, Biel Medina, Raul Garcia (46, Manel'); Lombraña, Carmelo (57, Yague'), Insa (74', Markel), Altuna, Del Olmo; eta Goiria.
2 - Castello: Carlos Sanchez; Rafita, De Albert, Mora, Pedro; Lopez Garai, Dani Pendin (86', Zamora), Arana (84', Nakor), Victor Salas, Perico; eta Tabares (93', Txiki).
Golak:
0-1, 48': Perico.
1-1, 69': Goiria.
1-2, 82': Tabares.