AMSTEL GOLD RACE

Cunego, irabazlea "garagardoaren klasikoan"

2008/04/20

Lampre taldeko italiarrak Frank Schleck (CSC) eta Alejandro Valverde (Caisse D'Epargne) gainditu zituen helmugan.
Cunegok Amstel Gold Race proba irabazi du Frank Schleck eta Alejandro Valverde txirrindularien aurretik. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Cunegok Amstel Gold Race proba irabazi du Frank Schleck eta Alejandro Valverde txirrindularien aurretik. Argazkia: EFE

Damiano Cunego italiarrak irabazi zuen Amstel Gold Race probaren 43. edizioa Frank Schleck (CSC) eta Alejandro Valverde (Caisse D'Epargne) txirrindularien aurretik.

Udaberriko aurreneko klasikoak 257 kilometro izan zituen Maastricht eta Valkenburg herrien artean. Cunegok 6:35.43-ko denbora behar izan zuen helmugan lehena izateko.

Euskal Herriko Itzulian sasoi onean dagoela erakutsi zuen Lampre taldeko txirrindulariak eta "garagardoaren klasikoan" ere ez zuen hutsik egin.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta