ATENTATUA ELGOIBARREN

Liberatuetako bat identifikatu dutela jakinarazi du Balzak

2008/04/21

Barne sailburuak adierazi duenez, sozialisten egoitzen kontrako atentatuak egiten ari diren ETAko kideen eta horien egituraren inguruan badakite "zerbait".
Javier Balza Barne sailburuak emandako prentsaurrekoan. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Javier Balza Barne sailburuak emandako prentsaurrekoan. Argazkia: EiTB

Javier Balza Barne sailburuak jakinarazi du PSEren egoitzen kontra ETA egiten ari den atentatuen atzean dagoen liberatuetako bat identifikatu dutela dagoeneko. Era berean, egoitza sozialistetako segurtasuna indartu dute eta horretarako lanean dihardutela azaldu du Balzak.

Adierazpenok Lehendakaritzan, Gasteizen, egin ditu Balzak, Elgoibarren ETAk egin duen atentatuari buruz hitz egiteko egindako agerraldian.

Barne sailburuak adierazi duenez, hiru poliziek (Ertzaintza, Polizia Nazionala eta Guardia Zibila) sozialisten egoitzen kontrako atentatuak egin dituzten ETAko kideen eta horien egituraren inguruan badakite "zerbait". Talde armatuaren "liberatuetako bat" identifikatu dutela esan du.

Egoitza sozialisten segurtasuna

Bestalde, PSE-EEren egoitzen segurtasunaren harira, indartu egin dutela eta horren inguruan lanean dihardutela jakinarazi du. Egoitza sozialistetan behaketa-dispositiboa martxan dela azaldu du Barne sailburuak.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta