VALLADOLID-TAU

TAUk Jasaitisen eta McDonalden bajak edukiko ditu Valladoliden

2008/04/18

Aste gogorra izan da talde gasteiztarrarentzat eta ondorioz, Valladoliden aurkako partida oso garrantzitsua izango da.
Aste gogor baten ondoren taldeak nola erreakzionatzen duen jakin nahi du Spahijak. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Aste gogor baten ondoren taldeak nola erreakzionatzen duen jakin nahi du Spahijak. Argazkia: EFE

Tau Ceramica Baskoniak Valladolida bidaiatu zuen Jasaitis lesionatuaren eta McDonald apartatuaren bajekin.

Hala eta guztiz ere, Neven Spahijak esan zuen moduan, partida oso garrantzitsua jokatzen du TAUk aurreko jardunaldian AXA-Bartzelonaren aurka galdu ondoren.

"Partida oso garrantzitsua da guretzat eta Capitoli irabazi nahi diogu. Gainera aste osoa eduki dugu partida ondo prestatzeko, nahiz eta indar asko galdu dugun Will McDonalden adierazpenekin", esan zuen Sibenikeko entrenatzaileak.

"Entrenaitzaile batek eta talde batek egoera honen aurrean nola erreakzionatzen duen ikusi behar da. Nik ez dut inoiz lan lasaia eduki entrenatzaile moduan bi edo hiru egun bai, gehienez jota, baina hortik aurrera beste arazo batzuk etortzen ziren", gaineratu zuen Spahijak.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta