PORTUGALETE-ATHLETIC (1-2)

Gurpegik gol bat egin eta bueltatzeko prest dagoela erakutsi du

2008/04/16

Andosillako jokalariak prestakuntza prozesuan darrai, eta bilbotarren lehen gola egin zuen. Muniain gazteak bigarrena egin zuen.
Carlos Gurpegi

argazkia handitu

Carlos Gurpegi

Gurpegik Portugaleteren aurkako partida jokatu du eta prestakuntza prozesuan darrai. Bera izan da hain zuzen ere golegileetako bat. Bestea Iker Muniain gazteak egin du.

Caparrosek Andosillakoaren sasoi puntua eta harrobiko gazteen bilakaera ikusteko erabaili du neurketa. Gurpegi datorren asteazkenean beteko du bi urteko zigorra.

Giro polita bizi izan da Florida estadioan, eta harmailak gainez egon dira. 2.000 zale inguru izan dira partidan.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta