SOSLAIA

Roberto Cearsolo, Guggenheimeko langilea 1992tik

2008/04/16

Museoa proiektua baino ez zenean hasi zen lanean finantza arloan. 2006an, hitzaldi bat eskaini zuen Madrilen, Guggenheimen kudeaketa goratzeko.
Guggenheim museoa. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Guggenheim museoa. Argazkia: EFE

Roberto Cearsolo Barrenetxea (Elgoibar, 1960) Guggenheimeko Finantza zuzendari ohia 1992an hasi zen museoarentzat lanean. Garai hartan, museoa proiektua baino ez zen.

Ekonomia eta finantza arloko arduradun bezala hasi zen Guggenheim Bilbao proiektuko partzuergoan. 1997an Administrazio eta Finantza zuzendariorde izendatu zuten, eta handik eta hiru urtera, zuzendari.

2006ko azaroan, Cearsolok hitzaldia eskaini zuen Europako Museoen V. Batzarrean, Madrilgo Reina Sofian. Bertan, Bilboko museoaren kudeaketa goratu zuen kontinente osoko pinakoteken arduradunen aurrean.

Hain zuzen ere, Bilboko Guggenheimek Zilarrezko Q-a lortzeko abiatu zuen kudeaketa eredua azaldu zuen.

"Eredua erreminta eragingarria da gure helburuak zehazteko eta kudeaketaren bikaintasuna lortzeko bidean aurrera egiteko", esan zuen egun hartan.

Baina, Guggenheimeko finantzen kudeaketa goratzen zuen bitartean, museoko diruaz jabetzen ari zen.

Horren ildotik, apirilaren 11n museoko zuzendariari helarazi zion eskutitz batean, "1998 urtetik" 486.978,38 euroz jabetu dela aitortu zuen.

Gutunarekin batera, 251.900 euroko txekea erantsi zuen. Izan ere, gehienez jota "hiru hilabeteko epean", ostutako guztia itzuliko duela promestu zion.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta