EUSKAL BIZIKLETA 2008

Eibarko lasterketak nobedade garrantzitsuak izango ditu aurten

2008/04/16

Ekainaren 6, 7 eta 8 izango dira hiru etapen datak. Aurten ez da erlojupekorik egongo eta Eibarko Unzaga Plazatik irten ordez, txirrindulariak Bakiotik irtengo dira.
Arrateko 2007ko podiuma, Tino Zaballa buru.

argazkia handitu

Arrateko 2007ko podiuma, Tino Zaballa buru.

Arrateko helmuga tradizionalarekin batera, Eibar, Bakio eta Agurain izango dira aurtengo saioko puntu garrantzitsuak. Ikusgarritasunaren alde egin apustuan, antolatzaileek lehendabiziko bi etapen irteera eta helmuga herri berean jarri dute: lehen etapa Bakion hasi eta bukatuko da, bigarrena, aldiz, Agurainen.

Hortaz, aurtengo Euskal Bizikleta ez da Eibarko Unzaga Plazatik irtengo, Bakiotik baizik. Berrikuntza prozesu honetan, lasterketak ez du erlojupekorik izango eta, beraz, taldeen lan taktikoak berebiziko garrantzia izango du.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta