ATHLETIC CLUB

Caparros: "Gehiago emateko prest ginela uste nuen"

2008/04/14

Utrerako entrenatzaileak Athleticeko zaleei eskertu nahi izan zien Riazorren erakutsitako babesa. eitb24-ko Athleticen blogean zure iritzia eman.
Lotinak eta Caparrosek partida hasi aurretik agurtu zuten elkar. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Lotinak eta Caparrosek partida hasi aurretik agurtu zuten elkar. Argazkia: EFE

Joaquin Caparros Athletic Clubeko entrenatzaileak ez zuen Fabricio Coloccinik Deportivoren aurreneko golean egin zuen ospakizunaren inguruko iritzirik eman nahi izan. "Ez gara hor sartuko. Futbola futbola da eta ez zaio buelta gehiagorik eman behar", esan zuen.

"Egin behar duguna Depor zoriontzea da partida ona egin duelako, egiten ari den bigarren itzuliagatik eta ez digulako aukerarik eman. 1-0ekoarekin partidan sartzeko aukera izan dugu, baina 2-0etik aurrera ez. Horra hor emaitza, Deporren meritua da eta orain hurrengo partidan jarri behar dugu burua", gaineratu zuen.

Utrerakoa eskertuta agertu zen A Coruñako taldearekin, zaleekin eta Deportivoko jokalariekin. Aldi berean, Athleticeko zaleei eskertu nahi izan zien Riazorren erakutsitako babesa eta "ikaragarritzat" jo zuen.

"Gehiago emateko prest ginela uste nuen. Deportivo hor dago, baina inork ez dio ezer oparitu", bukatu zuen Caparrosek.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta