2008/04/14
Alex Gironi gaztea nagusitu zen Bakion superjunior surf zirkuitoko lehen probako maila nagusian. Barrikakoa 16 urtez azpiko mailan aritzeko adina izanda, Gironik kategoria nagusian garaipena lortzea aipagarria da. Finalean gizon garrantzitsuak menperatu zitueb gainera: Mario Azurza izan zen bigarren, Igor Muniain hirugarren, eta Mitxel Lopez laugarren.
16 urtez azpiko mailan Mikel Zamakona izan zen onena, eta 18 urtez azpikoan Igor Muniain. Olatu ederrak izan zituzten asteburu guztian zehar, igandean maila nagusia metro betekoak lehertu ziren, haize egokiarekin, parte hartzaileek lan ederra egin ahal izan zutelarik. Horren adibide final-laurdenetan Igor Muniainek hartutako olatua, tubo bat eginez, 9.3 puntu jaso zituen.