2008/04/13
Tom Boonen izan zen Paris-Roubaix klasika gogorraren garailea, 259,5 kilometro gainditu ondoren.
Lasterketa oso gogorra izan zen ohiko moduan eta adokindun zatiak ere pasa behar izan zituzten txirrindulariek.
Ihesaldia, helmugarako 70 kilometro falta zirela osatu zen eta bertan 35 txirrindulari bildu ziren. Euren artean: Boonen, Cancellara, O'Grady, Hoste, Ballan, Devolder, Hincapie eta Nuyens, besteak beste.
Ballan, saiatu zen azken metroetan etapa garaipena lortzen, baina Boonen atzetik etorri eta indartsuagoa izan zen. Boonenek, Cancellara (bigarren) eta Ballan (hirugarren) gainditu zituen esprint gogor horretan.
Paris-Roubaixeko sailkapena:
.1. Tom Boonen (BEL/Quick Step) 5h 58:42 a 43,4 k-h.
2. Fabian Cancellara (SUI/CSC) d.b.
3. Alessandro Ballan (ITA/Lampre) d.b.
4. Martijn Maaskant (NED) 3:39 ra
5. Stuart O'Grady (AUS) 3:57 ra
6. Leif Hoste (BEL) 3:57 ra
7. Stijn Devolder (BEL) 3:59 ra
8. Johan Vansummeren (BEL) 4:35 ra
9. George Hincapie (USA) 5:12 ra
10. Fabio Baldato (ITA) 5:12 ra