2008/04/13
Damiano Cunego (Lampre) izan zen garaile Zornotzako Udaberriko Klasikan. 171,8 kilometroko luzera zuen lasterketak eta Zornotzan hasten eta bukatzen zen. Helmugan, italiarra, Valverde baino azkarragoa izan zen.
Sarabia (Extremadura), Romero (Orbea), Lasis (Dynatek) eta Gutierrez (Burgos Monumental) ihesaldi baten sartu ziren 5:30 aldea lortuz, baina 130 kilometro ihesean egin ondoren tropelak harrapatu zituen.
Alejandro Valverdek eta Cunegok ihes egin zuten helmugarako 13 kilometroren faltan eta ia bukaerara arte biak bakarrean joan ziren. Azken esprinta jokatzeko, ordea, atzetik zetozen Astarlozak eta Calmstrongek beraiekin bat egin zuten, baina indarge iritsi ziren azken metroetan gerra emateko. Orduan, Cunegok indarrez esprinta jo eta etapa garaipena lortu zuen Alejandro Valverderen aurretik.