TAU CERAMICA-BARTZELONA (77-81)

Porrot mingarria aurkari zuzen baten kontra

2008/04/12

Baskoniarrek Bartzelonaren aurka galdu eta sailkapeneko hirugarren postua urrunago dute, katalanak bi garaipenera baitaude eta, gainera, basket-averagea alde.

Berdintasun handiko neurketa izan zen hasierako minutuetan, bai banako lehietan eta baita markagailuan ere. Baskoniarrek, baina, defentsa gogortu eta lehenengo laurdena aurretik amaitzea lortu zuten (24-15).

TAU erasoan kamuts ibili zen bigarren laurdenaren amaierako minutuetan aurkariak planteatzen zituen zonakako defentsen aurrean. Katalanek hura aprobetxatu zuten markagailuan aldea gutxitzeko.

Bigarren laurdeneko partziala adierazgarria izan zen: 11-18 bisitarien alde. TAU bi laurden hauetan eraginkortasun gutxi erakutsi zuen hiruko jaurtiketetan (hiruko bat, 14 saiakeretatik).

Irregulartasuna, erasoan eta defentsan, gasteiztarren ezaugarri nagusiena zen hirugarren laurdenaren amaierara arte. Hala ere, Prigionik aldea murriztu zuen laurden honen azken segunduan hiruko batekin.

Laugarren laurdena Bartzelonaren aldekoa izan zen argi eta garbi, Alex Acker eta Roger Grimauren gidaritzapean, eta zazpi puntuko errenta erdietsi zuten. TAUk, hiruko marratik, lau puntutan jarri zuen aldea. TAU saiatu zen azken minutuetan partidari buelta ematen hiruko jaurtiketekin, baina ezinezkoa izan zitzaion.

Fitxa teknikoa:

77 - Tau Ceramica (24+11+18+24): Planinic (6), Rakocevic (11), Mickeal (12), Teletovic (11), McDonald (4) –hasierako bostekoa-, Splitter (13), Singleton (2), Sergi Vidal (12), Prigioni (6) eta Jasaitis (-).

81 - Axa Bartzelona (15+18+22+26): Lakovic (11), Basile (13), Acker (13), Ilyasova (4), Fran Vazquez (12) –hasierako bostekoa-, Marconato (6), Gary Neal (-), Grimau (7), Trias (6), Kasun (-) eta Pepe Sanchez (9).

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta