2008/04/12
Sei hilabeteren ostean Eibarrek Ipuruatik at irabazi zuen berriz ere. Eibartarrek %100eko eraginkortasuna erakutsi zuten Arcangel futbol zelaian, sortutako aukera bakarretarikoa gol bihurtu baitzuten. Azkenean, Kordoba idearik gabe utzi zuten Mandiolaren jokalariek.
Etxekoek ondo hasi zuten partida, baina kordobarren hasiera ona itzaltzen joan zen. Hobeto esanda, gipuzkoarrek itzali zuten zelai erdian eginiko lan eskergaren ondorioz. Mandiolak bost gizon sartu zituen zelai erdi horretan eta aurrelari bakarrarekin aritu ziren, Goiria aulkian utziz.
Lehenengo 45 minutuetan Eibar behin baino ez zen gerturatu Kordobakoen atera, Yaguek buelta erdian egin jaurtiketa batekin, alegia. Baina Kordoba indarra galtzen joan zen minutuak pasa ahala.
Gauzak horrela, Eibar izan zen markagailua ireki zuena. Atera egin lehenengo jaurtiketan, Codinak areaz kanpo sekulako sartakoa eman zion baloiari eta baloia Julio Iglesiasen sarean jarri zuen bigarren zatiko 15. minutuan.
Ondoren Kordoba saiatu zen markagailuari buelta ematen baina alferrik. Eibarrek maila eustearen helburua eskura dauka.
Fitxa teknikoa:
0 - Kordoba: Julio Iglesias; Mario, Pierini, Pablo Ruiz, Diego Reyes; Cristian Alvarez (Juanlu, 53’), Acciari, Katxorro, Juanlu; Asen (Pineda, 83’) eta Arthuro (Javi Moreno, 53’).
1 - Eibar: Cuellar; Txiki, Alaña, Urzelai, Gurrutxaga, Raul Garcia; Carmelo; Codina (Natxo Insa, 61’), Zurutuza (Markel, 71’), Del Olmo; eta Yague (Goiria, 80’).
Gola: 0-1, 60’: Codina.