DEPORTIVO-ATHLETIC CLUB

Bolada onarekin jarraitzeko esperantzarekin

2008/04/12

1.500 zale zuri-gorrik babestuko dute taldea Riazorren. Caparros lehen aldiz itzuliko da A Coruñara.
Athleticek bolada onarekin jarraitu nahi du Riazorren. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Athleticek bolada onarekin jarraitu nahi du Riazorren. Argazkia: EFE

Bigarren itzuliko bi talde onentsuenak izango dira nor baino nor Riazorren: A Coruñako Deportivo eta Athletic. Batak zein besteak Txapeldunen Ligako postuetako puntuk irabazi dituzte txapelketaren bigarren zatian. Beraz, neurketa parekatua aurreikusten du Caparrosek. "Deportivo sasoiko mementorik gozoenean dago. Maila beretsuan gaude bi taldeok", esan du Utrearako teknikariak.

Talde galiziarraren itxuraldaketaren inguruan, berriz, jokalariena dela meritua adierazi du entrenatzaile zuri-gorriak. "Deportivoko jokalariek erakutsi duten inplikazioa nabarmenduko nuke. Bestalde, Lotina goi mailako teknikaria da".

Caparrosentzat neurketa berezia izango da. Izan ere, lehen aldiz bueltatutako da Riazorrera Deportivo entrenatzeari utzi zionetik. "Ez zen erraza izan. Taldea zaharberritzeko eskatu zidaten. Zaleentzat gustukoak ez ziren erabakiak hartu behar izan nituen. Hala ere, lagun asko utzi nituen" azaldu du.
Susaeta bigarren taldearekin arituko da.

Ez Caparros, ez jokalariak ez dira bakarrik egongo Riazorren. Urtero legez, aurten ere Athleticeko jarraitzaile asko egongo baitira Riazorreko harmailetan. 1.500 zale inguru, hain zuzen ere.

Markel Susaeta izango da faltako den zuri-gorrietako bat. Eibartarrak bigarren taldearekin jokatuko du Liñerok zuzentzen duen taldea zulotik ateratzen laguntzeko. "Athletic Bk mailari eustea garrantzitsua da etorkizunerako. Lehen taldeko futbolari asko egongo litzatekez prest partida hori jokatzeko". Caparrosen erabakia logikoa dela pentsatuko duen zale asko egongo da, baina UEFA helburua duen talde bati jokalari nabarmenetako bat kentzea oso logikoa ez dela pentsatzen dutenak ere ez dira faltako. David Lopez eta Cuellar dira Susaetaren lekua betetzeko hautagai nagusiak. Ezker hegalekoan, berriz, Koikili arituko da min hartuta dagoen Del Hornoren postuan.

Ustezko hamaikakoa:

Athletic: Armando; Iraola, Ocio, Amorebieta, Koikili; David Lopez, Javi Martinez, Yeste, Gabilondo; Etxeberria eta Llorente.

Futbol Zelaia: Riazor Ordua: 17:00
Epailea: Dauden Ibañez

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta