2008/04/12
Alberto Contadorrek (Astana) 48. Euskal Herriko Itzulia irabazi zuen. Lehenengo egunetik jaun eta jabe izan zen madrildarra, eta Orioko erlojupeko erabakigarrian, aukerarik ez zien eman aurkariei.
Pintoko txirrindularia gaindiezin agertu zen hasiera hasieratik. Laugarren kilometrorako Cadel Evans (Silence-Lotto) baino 21 segundu hobeto ari zen Astanakoa eta argi eta garbi utzi zuen lasterketako onena izan zela.
Azken etapan eta baita amaierako podiumean ere, Contadorrek Evans eta Dekker izan zituen lagun. Australiarra, bigarren, eta holandarra hirugarren sailkatu zen.
Etapako sailkapena:
1. Alberto Contador (ESP/Astana) 29:10.
2. Cadel Evans (AUS/Silence-Lotto) 22''-ra
3. Thomas Dekker (HOL/Rabobank) 27''-ra
4. Damiano Cunego (ITA/Lampre) 49''-ra
5. Robert Gesink (HOL/Rabobank) 1:16''-ra
6. Maxime Monfort (BEL/Cofidis) 1:17''-ra
7. Stefan Schumacher (ALE/Gerolsteiner) d.b.
8. Christopher Horner (EE.UU/Astana) d.b.
9. Sandy Casar (FRA/Française Des Jeux) d.b.
10. Marco Pinotti (ITA/High Road) d.b.
Sailkapen orokorra:
1. Alberto Contador (ESP/Astana) 21h03:59.
2. Cadel Evans (AUS/Silence-Lotto) 30''-ra
3. Thomas Dekker (HOL/Rabobank) 35''-ra
4. Damiano Cunego (ITA/Lampre) 57''-ra
5. Maxime Monfort (BEL/Cofidis) 1:25''-ra
6. Mikel Astarloza (EUS/Euskaltel-Euskadi) 1:37''-ra
7. Kim Kirchen (LUX/High Road) 1:43''-ra
8. Sandy Casar (FRA/Française de Jeux) 2:03''-ra
9. Ezequiel Mosquea (ESP/Karpin Galiza) d.b.
10. Franck Schleck (LUX/CSC) 2:05''-ra