KORDOBA-EIBAR

Armaginek etxetik kanpoko bolada txarrari amaiera eman nahi diote

2008/04/11

Donostian eskuratu zuen Eibarrek etxetik kanpoko azken garaipena, otsailaren 3an. Kordobako partida 18:30ean hasiko da larunbatean.

Eibarrek lana dauka larunbat honetan. Amaiera eman nahi dio Kordoban etxetik kanpo duen bolada txarrari (18:30etik aurrera). Otsailaren 3an lortu zuten armaginek etxetik kanpoko azken garaipena, Realaren kontra. Egun horretatik Nastic, Sevilla Atletico, Granada 74 eta Salamanca taldeen kontra galdu dute.

"Irabazi nahi dugu eta bolada txarrarekin bukatu", esan du Manix Mandiolak. Eibarren teknikariak badaki partida zaila izango dela. Kordobak hiru partida baino ez ditu etxean irabazi, baina porrotak hiru izan dira ere.

Irabaztekotan, salbazioa eskura izango lukete eibartarrek. Eibarrek 43 puntu ditu dagoeneko eta horregatik bizitza "kolore ezberdinarekin" ikusten dela iritzi dio Mandiolak.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta