2008/04/11
Damiano Cunego (Lampre) italiarrak irabazi zuen Euskal Herriko Itzuliko bosgarren etapa, eta Alberto Contadorrek (Astana) lidergoan jarraitzen dur.
Txirrindulari biak batera heldu ziren Orioko helmugara. Eguraldi kaskarreko etapa izan zen hau, oso leihatua eta Aiako maldak zeharo baldintzatua. 1800 metroko igoerak, ehuneko 26ko aldapekin, irudi ikusgarriak eskaini zizkien zaleei.
Dena den, sailkapen orokorreko lehen sailkatuen artean dauden diferentzia txikiek erabakigarri bihurtzen dute azken etapa. Orion jokatuko den 20 kilometroko azken erlojupekoak erabakiko du 48. Euskal Herriko Itzuliko irabazlea.
David Herrerok erorketa izan zuen azken kilometroan. Errekaldetarrak helmuga zeharkatzea lortu zuen baina berehala anbulantziara igo eta ospitalera eraman behar izan zuten.
Azken kilometroko erorketa honen ondorioz, epaileek denbora bera eman zieten taldetxoan zihoazten txirrindulari guztiei.
Bosgarren etapako sailkapena:
1. Damiano Cunego (ITA/Lampre) 4:02:48.
2. Alberto Contador (ESP/Astaná) d.b.
3. Thomas Dekker (HOL/Rabobank) d.b.
4. Kim Kirchen (LUX/High Road) d.b.
5. Davide Rebellin (ITA/Geroslteiner) d.b.
6. Joaquín Rodríguez (ESP/Caisse D'Epargne) d.b.
7. Ezequiel Mosquera (ESP/Karpin Galicia) 15-ra
8. Maxime Montfort (BEL/Cofidis) Cunegoren d.b.
9. Mikel Astarloza (EUS/Euskaltel) Cunegoren d.b.
10. Igor Antón (EUS/Euskaltel) 20-ra
Clasificación general:
1. Alberto Contador (ESP/Astaná) 20h34:49.
2. Damiano Cunego (ITA/Lampre) a 8.
3. Kim Kirchen (LUX/High Road) d.b.
4. David Herrero (EUS/Karpin Galizia) d.b.
5. Cadel Evans (AUS/Silence Lotto) d.b.
6. Mikel Astarloza (EUS/Euskaltel Euskadi) d.b.
7. Maxime Monfort (BEL/Cofidis) d.b.
8. Davide Rebellin (ITA/Gerolsteiner) d.b.
9. Thomas Dekker (HOL/Rabobank) d.b.
10. Frank Schleck (LUX/CSC) d.b.