EIBAR

Orkatilako lesioak lehiaketatik at utziko du Alaña hurrengo sei asteetan

2008/04/09

Aspalditik astragaloan lesioa duen arren, entrenatzen jarraitu du eta baita jokatzen ere, baina Jacobo Vazquez klubeko medikuak artroskopia egin behar zaiola erabaki du.

Ander Alaña Eibarreko kapitaina hilabete t'erdi izango da bajan orkatilan duen arazoa dela eta. Defentsak, aspalditik astragaloan lesioa duen arren, entrenatzen jarraitu du eta baita jokatzen ere, baina Jacobo Vazquez klubeko medikuak artroskopia egin behar zaiola erabaki du.

Arazorik sortzen ez bada, denboraldiko azken jardunaldiak jokatzeko prest izango litzateke jokalaria, eta baliteke asteburu honetako partidan parte-hartzea. Biel Medina zigortuta dago eta horregatik Alañaren ebakuntza atzeratu dute.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta