EUSKAL HERRIKO ITZULIA (2. ETAPA)

Kirchenek esprintean irabazi du; Herrero, berriro ere hirugarren

2008/04/08

Horrachek, Albasinik, Iņigo Landaluzek eta Arrietak jardunaldiko ihesaldi luzean hartu zuten parte, baina azkenean esprintean erabaki zen etapa. Alberto Contadorrek lehen postuari eutsi zion. Webgune berezia.
Kirchenek esprintean irabazi du. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Kirchenek esprintean irabazi du. Argazkia: EFE

Kim Kirchen High Road taldeko txirrindulariak irabazi du Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapa. Etapak, 153 kilometrokoa, Legazpin izan du irteera eta Erandion helmuga.

Kirchen esprint korapilotsu batean izan da nagusi eta Paolo Bettini (Quick Step) eta David Herrero bilbotarra gainditu ditu. Euskalduna hirugarren sailkatu zen ere astelehenean, aurreneko etapan.

Alberto Contadorrek lidergoari eutsi dio eta lau segundoko aldea dauka Ezequiel Mosquera bigarren sailkatuarekin (Karpin-Galicia). Horrachek, Albasinik, Iņigo Landaluzek eta Arrietak jardunaldiko ihesaldi luzean hartu dute parte, baina azkenean esprintean erabaki da etapa.

2. etapako sailkapena:

1. 104 KIRCHEN, Kim THR 3:40:42
2. 91 BETTINI, Paolo QST d.b.
3. 183 HERRERO, David KGZ d.b.
4. 73 NOCENTINI, Rinaldo ALM d.b.
5. 151 CUNEGO, Damiano LAM d.b.
6. 157 GAVAZZI, Francesco LAM d.b.
7. 94 EFIMKIN, Alexander QST d.b.
8. 65 DUQUE, Leonardo COF d.b.
9. 51 EVANS, Cadel SIL d.b.
10. 47 ISASI, Inaki EUS d.b.

Sailkapen orokorra:

1. 81 CONTADOR, Alberto AST 7:20:04
2. 181 MOSQUERA, Ezequiel KGZ 3-ra
3. 183 HERRERO, David KGZ 8-ra
4. 151 CUNEGO, Damiano LAM 8-ra
5. 148 VELITS, Peter MRM 8-ra
6. 104 KIRCHEN, Kim THR 8-ra
7. 51 EVANS, Cadel SIL 8-ra
8. 42 ASTARLOZA, Mikel EUS 8-ra
9. 122 ARDILA, Mauricio RAB 8-ra
10. 68 MONFORT, Maxime COF 8-ra

Sailkapen guztiak.

Albiste hau promozionatu:

Š eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta