2008/04/06
Jose Maria Salmeron, Alaveseko entrenatzailea, haserre agertu zen derbia bukatu ondorengo prentsaurrekoan eta ez zuen epailearen lanari buruz asko hitz egin nahi.
"Ez dut epailearen lana baloratu nahi. Etengabeko probokazioa ikusi dut eta nire jokalaria (Raul Sanchez) ez zen joko horretan erori behar, baina erori da" adierazi zuen.
Goiriak sartu eta 1-0ekoa suposatu zuen penaltiaren gainean honakoa esan zuen: "Penaltiak bizkarrez harrapatu ninduen eta ez dut baloratu nahi, baina egoera biek kalte egin digute".
Gaspar, talde gasteiztarreko jokalriak "kaltetuak izan garela uste dut" gaineratu zuen eta oso kezkatuta azaldu zen, partida honek baja askorekin utzi baitezake taldea. "Baja asko izan ditzakegu eta dena kontran jartzen ari zaigu. Poli Ejidoren aurkako partidan pentsatzea bakarrik geratzen zaigu, finala izango baita".