TAU CERAMICA

Spahija: "TAUk ezin du soilik 55 puntu lortzeko jokatu"

2008/04/04

Kroaziako entrenatzailearen ustez, taldeak "konfiantza eta arretarik gabe" jokatu zuen. Final-laurdenetako neurketa erabakigarria datorren asteazkenean jokatuko da Gasteizko Buesa Arenan.
Neven Spahija TAU Ceramica Baskonia taldeko teknikaria. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Neven Spahija TAU Ceramica Baskonia taldeko teknikaria. Argazkia: EFE

Neven Spahija TAU Ceramica Baskoniako entrenatzailearen arabera Gasteizko taldeak "konfiantzarik gabe" jokatu zuen Belgradon Partizanen aurka (76-55), eta taldeak ezin duela "55 puntu lortzeko jokatu" azpimarratu zuen.

"Emaitzak ez du bi taldeen arteko aldea islatzen, batez ere, Partizanek azken laurdenean lortu zuelako errentarik handiena. Neurketako 29. minutuan emaitza 49-48-koa zen", adierazi du Spahijak.

"Gero, erasoan gaizki ibili ginen eta konfiantza eta arretarik gabe jokatu genuen. 55 puntu baino ez genituen sartu eta hori izan zen partidako gakoa. Orain dena ahaztu behar dugu eta gure helburua datorren asteazkeneko partida ondo prestatzea izango da", esan zuen.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta