2008/04/03
Donostiako Udalak denda bati bost metro karratu kentzeko ekimena onartu du, igogailu bat jartzeko asmoz.
Hartutako erabakia aitzindaria da Estatu osoan eta etxebizitza azken pisuan daukan 70 urteko emakume bati laguntzeko da.
Desjabetza abian jartzeko ezinbesteko baldintza adinekoa izatea edo eraikinean elbarri bat bizitzea da.
Ekimen hori gehiago jasango dutenetarikoa azpian dagoen dendaren jabea da. Dendariak erabakia ondo iruditzen zaiola dio baina, Udalaren jarrera ez dagoela ulertzerik uste du, berarekin harremanetan jarri ez direlako.
Desjabetzari ekiteko beharrezkoa izan zen 2006 urtean udalean alderdi politikoek aho batez onartu zuten ordenantza. Horri esker, Donostiako beste sei etxebizitzetan ere beharrezkoak diren lizentziak bideratzen ari dira.
Bestalde, lanak bi hilen buruan hastea aurreikusi dute, obren iraupena eta kalte-ordainen diru kopurua zehaztu gabe egon arren.