REALA

Lillo banan-banan biltzen hasi da jokalariekin

2008/04/03

Taldeak 17:00etan entrenatuko du lehen aldiz Zubietan, tolosarraren aginduetara
juanma Lillok arratsaldean zuzenduko du Realaren entrenamendua. Argazkia: EFE

argazkia handitu

juanma Lillok arratsaldean zuzenduko du Realaren entrenamendua. Argazkia: EFE

Juanma Lillo Realeko entrenatzaile berria bileraz bilera dabil goizeko bederatzietatik aurrera.

Banan-banan, jokalari guztiak hartu ditu, eta arratsaldeko entrenaldiaren aurretik oraindik ere bilduko da zenbaitekin. Garitano, Gerardo, Xabi Castillo, Víctor López, Gari Uranga, Ansotegi eta Elustondo izan dira goizean bildu direnetako batzuk.

Konfidantza da, gehien errepikatu dien hitza. Tolosarrak talde osoaren batasuna nahi du, jokatzen dutenena, eta jokatzen ez dutenena. Taldea 17:00etatik aurrera entrenatuko da estreinekoz tolosarraren aginduetara Zubietan.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta