GUTXIESPENA

PPk eta PSEk Bakerako Hezkuntza Plana itzultzeko eskatu diote Jaurlaritzari

2008/04/02

Terrorismoari legitimotasuna kentzeko politika sinisgarria izan dadin, ANVren aurka Arrasaten proposatuta dagoen zentsura mozioaren inguruan duen jarrera aldatu behar duela esan diote EAJri sozialistek eta popularrek.
Rafa larreina, Rodolfo Ares eta Joseba Azkarraga, Giza Eskubideen Batzordearen bileraren ostean. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Rafa larreina, Rodolfo Ares eta Joseba Azkarraga, Giza Eskubideen Batzordearen bileraren ostean. Argazkia: EFE

EAJk Arrasateko zentsura mozioa errefusatu izana PPk eta PSEk erabilitako argudio nagusia izan da Bakerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza Plana itzuli dezala eskatzeko. Hala ere, berdinketa bat egon da eta datorren batzorde batean erabaki beharko dute.

Giza Eskubideen Batzordeak Eusko Jaurlaritzaren plan hori eztabaidatu du. Joseba Azkarraga Justizia sailburuak azaldu duenez, 6,6 milioi euroko aurrekontua du, ikasgeletan eta hortik kanpo 90 programa aurrera eramateko.

PSEk ez du agiriaren edukiei buruz hitz egin, baina Eusko Jaurlaritzari erabaki hori berriro pentsatu dezala eskatu dio Rodolfo Aresek EAJri.

Santiago Abascal PPko parlamentariak plan horrekin egin nahi dutenaren aurkakoa egin izana leporatu die EAJri eta EAri.

Birritan bozkatu dituzte proposamenak eta bietako emaitza berdinketa izan da. Egoera horren aurrean, hurrengo batzordean bozketak errepikatuko dituzte.

Beste alde batetik, Aintzane Ezenarro Aralarreko parlamentariak Eusko Jaurlaritzaren plan horrekin bat egiten duela adierazi du.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta