BILBAO BASKET

Agortu egin dira Madrilgo partidarako sarrerak

2008/03/31

Klubak salgai jarritako ehun sarrerak agortu dira eta, beraz, taldeak zaleen babesa jasoko du Estudiantesen aurkako larunbateko partidan.

Agortu dira iurbentia Bilbao Basket, MMT Estudiantesen kontrako Madrilgo partidarako salgai jarritako ehun sarrerak, bidaiarekin batera 25 euroko salneurria zutenak. Norgehiagoka larunbatean izango da 19:00etatik aurrera.

Bilboko zaleak autobusez abiatuko dira Madrilera larunbateko goizeko 10:30ean Kasillako polikiroldegitik. Neurketa bukatu bezain pronto itzuliko dira.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta