2008/03/28
Euskal Herriko Itzuliko 48. edizioaren aurkezpenean lasterketari buruzko xehetasunak eman dira. Lasterketa Apirilaren 7an hasi eta hilabete bereko 12an bukatuko da. Aurkezpena Donostiako Aiete Hotelean aurkeztu da.
Tropeleko txirrindulari onenak bertan egongo dira.
Lehenengo etapa Legazpin hasi eta bukatuko da, 136 kilometro edukiko dituelarik. Maila ezberdineko zazpi portu igo beharko dituzte.
Bigarren egunean, etapa Legazpin hasi eta eta erandion bukatuko da 135 kilometroko luzerarekin.
Hirugarrena luzeena izango da. Erandion hasi eta Vianan bukatuko da. 195 kilometroko luzera edukiko du. Bigarren mailako hiru igoera egongo dira eta hirugarren mailako bi.
Laugarrenak. 168 kilometroko luzera edukiko du, Vianan hasi eta Gasteizen bukatuko delarik.
Bostgarren etapa Gasteizen hasi eta Orion bukatuko da,non azken erlojupekoa ospatuko den. Erlojupeko horrek 20 kilometro edukiko ditu baina hasieran igoera garrantzitsu bat dauka.
Beraz, ikuskizuna zihurtatuta dago