GAZTELA ETA LEON (5. ETAPA)

Koldo Fernandez de Larreak irabazi du azken etapa

2008/03/28

Esprintean irabazi du Euskaltel-Euskadikoak Riañoko helmugan. Contadorrek Itzulia eskuratu du gaurkoan tropelarekin batera sartu ondoren.
Koldo Fernandez de Larreak garaipena eman dio Euskaltel-Euskadiri Riañoko esprintean.

argazkia handitu

Koldo Fernandez de Larreak garaipena eman dio Euskaltel-Euskadiri Riañoko esprintean.

Euskaltel Euskadiko Koldo Fernadez de Larreak irabazi du Gaztela eta Leongo itzuliko azken etapa. Guardon hasi eta Riañon bukatu da 158 kilometroko luzera eduki duen etapa.

Txirrindulari euskaldunak 3 ordu, 58 minutu eta 28 segunduko denbora behar izan du helmuga gurutzatzeko eta denboraldiko bere bigarren garaipena lortu du.

Ventosok jo du azken metroetako lahen erasoa baina katea atera zaio eta etapa Dekker eta Kolodren artean geratzen zen. Azkenean, Koldo atera da garaile.

Sailkapen nagusiari dagokionez, Alberto Contadorrek irabazi du Gaztela eta Leongo Itzulia. Ihaz ere bera atera zen garaile eta gaurko etapan ez du lidertza mantentzeko eragozpenik eduki.

Bostgarren etapako sailkapena:

1. Koldo Fernández (EUS/Euskaltel) 3:58:28.
2. Thomas Dekker (HOL/Rabobank) d.b.
3. Francisco Ventoso (ESP/Andalucia) d.b.
4. Danail Andonov (BUL/Benfica) d.b.
5. Moises Dueñas (ESP/Barloworld) d.b.
6. Aitor Pérez (ESP/Extremadura) d.b.
7. David de la Fuente (ESP/Saunier) d.b.
8. Iban Mayoz (ESP/Karpin) d.b.
9. Christian Vandevelde (USA/Slipstream) d.b.
10. Denis Menchov (RUS/Rabobank) d.b.

Sailkapen Nagusia:

1. Alberto Contador (ESP/Astana) 15:57:37.
2. Mauricio Soler (COL/Barloworld) 39" ra
3. Thomas Dekker (HOL/Rabobank) 46" ra
4. Levi Lepheimer (USA/Astana) 1' 09" ra.
5. Denis Menchov (RUS/Rabobank) 1' 23" ra.
6. Bauke Bollema (HOL/Rabobank) 1'30" ra.
7. Moises Dueñas (ESP/Barloworld) 1' 40" ra.
8. Sergio Pardilla (ESP/Burgos-Monum.) 1' 42" ra.
9. Ezequiel Mosquera (ESP/Karpin) 1' 55" ra.
10. Christian Vandevelde (USA/Slipstream) 1' 55" ra.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta