ALAVES-CASTELLO

Alavesek bolada onari eutsi nahi dio

2008/03/28

Azken sei puntuetatik lau lortu ondoren, arabarrek Castello izango dute bisitari, jaitsiera postuak urruntzeko asmoz.

Deportivo Alavesek Castelloren aurka jokatuko du jardunaldi honetan. Castelloarrak 2008an Bigarren Mailako talderik onena dira. Jose Maria Salmeronen mutilek beharrezkoa dute garaipena Alacanten eta Kordoban lortutako emaitza onei jarraipena emateko.

Aurrean Pepe Murciaren Castello arituko da. Kordobarrak Pepe More ordezkatu zuenetik, taldearen emaitzak ezinhobeak dira eta jokalariak sekulako maila ematen ari dira.

Castelloren kontrako neurketarako, Salmeronek 19 gizon sartu ditu deialdian, David Aganzo aurrelaria barne. Madrildarrak, ordea, ez daki jokatuko duenentz arazo fisikoak baititu eskuineko hankan.

“Castello 2008ko onena izaten ari da eta horregaitik goiko postuetan sartzear da, datorren denboraldian Lehenengo Mailara igotzeko aukerekin. Beraz, talde zaila izango da”, adierazi zuen arabarren entrenatzaileak, Jose Maria Salmeronek.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta