BETIS-BARTZELONA

Betisek Ruiz de Loperan jokatuko du norgehiagoka

2008/03/28

Diziplina Batzordeak behin-behineko erabakia hartu du, zigorra bertan behera utziz.
Betiseko jokalariak prentsa aurrean Armandoren erasoaren ondoko gertakizunak baloratzen.

argazkia handitu

Betiseko jokalariak prentsa aurrean Armandoren erasoaren ondoko gertakizunak baloratzen.

Betisen eta Bartzelonaren arteko partida Ruiz de Lopera futbol zelaian jokatuko da, Kirol-Diziplina Batzordeak zigorra bertan behera utzi ostean. Behin-behineko erabaki honek bere zelaian jokatzea ahalbidetuko dio Sevillako taldeari jardunaldi honetan.

”Justizia egin dela uste dut, lasaitua hartu dugu erabakiarekin. Batzordeak zentzutasunez jokatu du eta egin beharrekoa egin du. Erokeria zen zaletuak Madrilera joatea eta Vicente Calderonen partida jokatzea”, zehaztu zuen Pepe Leonek, Betiseko presidenteak.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta