ATHLETIC CLUB

Iraola: "45 puntu behar ditugu arriskurik ez izateko"

2008/03/28

Caparrosek Yeste eta Orbaiz zelairatuko ditu euskarrian Recreativoren aurka. Atepean egon daiteke teknikariaren zalantza nagusia.

Athleticeko zenbait jokalari UEFAn ari dira pentsatzen.Baina gehienak lehenbailehen salbatzea dute xede. Oraindik ez dute taldea arriskutik kanpo ikusten. "45 punturekin salbatuta egongo ginateke. Kopuru horretara ailegatzen garenean hasi beharko gara beste gauza batzuetan pentsatzen", adierazi du Iraolak.

Usurbildarrarentzat ezinbestekoa da talde zuri-gorriak bizi duen une gozoa aprobetxatzea. "Azken jardunaldietan gauzak aldatu egin direla dirudi. Memento hau aprobetxatu behar dugu sailkapenaren zulora ez bueltatzeko".

Horretarako, Recreativo hartu beharko du mendean Athleticek. Huelvako taldea ez dabil fin, baina kontuan hartzeko aurkaria dela iritzi dio eskuin hegaleko zuri-gorriak. "Etxean kanpoan baino askoz talde indartsuagoa da. Joko ona ari da egiten. Beraz, aurkari arriskutsua izango da".

Atepeko duda argitu barik

Recreativoren aurka jokatuko duen taldearen gainean zalantza bakarra dauka Caparrosek. Gaurko lan saioan Aranzubia aritu da ohiko titularrekin. Hala ere, Armandok itzultzeko prest dagoela berretsi du.

Bestalde, Yestek jokatuko du euskarrian partida bateko zigorra bete beharko duen Javi Martinezen partez. Ezker hegalean, berriz, Gabilondo arituko da.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta