EUSKALTEL EUSKADI

Talde laranjak Frantziako eta Laudioko probetan parte hartuko du

2008/03/28

Nazioarteko Kriteriumean parte hartuko du txirrindulari talde batekin eta Laudioko proban ere egongo dira beste talde batekin.
Euskaltelek Nazioarteko Kriteriumean eta Laudioko Sari Nagusian parte hartuko du. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Euskaltelek Nazioarteko Kriteriumean eta Laudioko Sari Nagusian parte hartuko du. Argazkia: EFE

Euskaltel Euskadik, bi lasterketatan parte hartuko du asteburu honetan.

Larunbatean hasita, Naziorteko Kriteriuma edukiko du helburu bezala. Lasterketa fratziarrak, bi egun irauten du, baina hiru etapa ditu. Lehen egunean, Signy le Petit eta Charleville Mezieres herrien artean egingo da eta 193 kilometroko luzera edukiko du. Igandean, bi etapa ospatuko dira. Lehena, goizez izango da eta 98,5 kilometroko luzerakoa izango da. Arratsaldez, 8,5 kilometroko erlojupekoa jokatuko da.

Nazioarteko Kriteriumera doazen txirrindulariak, hauek dira: Mikel Astarloza, Egoi Martínez, Iñigo Landaluze, Jorge Azanza, Iban Velasco, Josu Agirre, Aitor Hernandez eta Antton Luengo. Gorka gerrikagoitiaren zuzendaritzapean egongo da taldea.

Laudioko Sari Nagusia

Euskaltel Laudioko Sari Nagusian ere egongo da. Lasterketa arabarrak, bitan banatu du zirkuitua.

Lehen txanpa, Laudion hasi eta herri horretan bukatuko da. Bigarren txanpa, eguerdiz ospatuko da eta aldapa ugari edukio ditu.

Xabier Carbayeda izango da kirol zuzendaria eta talde hau eramango du Laudiora: Samuel Sanchez, Igor Anton, Koldo Fernandez de Larrea, Iñaki Isasi, Ruben Perez, Markel Irizar, Dioni Galparsoro, Jon Bru, Juanjo Oroz eta Aitor Galdos.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta